Gizarte eta ingurugiroarekiko konpromezua 1988tik

Intxaurtxueta, 16
20540 Eskoriatza Gipuzkoa
Tel. 943714845

Ordutegia: Garbiketa zerbitzu profesionala

Hemen Garbiketak

1988tik Deba Garaiko enpresa, komunitate, instituzio, kolektibitate eta partikularren zerbitzuan. Gure bezero fidelenen artean Udaletxe eta instituzio desberdinak eta gure gizartean errotutako hainbat enpresa eta kolektibitate aurkituko dituzu. Hemen Garbiketak-en bezeroa gizarte eta inguruarekiko arduratsua da eta zerbitzurik onena exigitzen du.

Giza balioetaz, ingurugiroaz eta profesionaltasun handienarekin gaude konprometituak.

30etik gorako profesional kualifikatuen taldea zure zerbitzuan. Behar bezala hezitako langileak, Gizarte Segurantzan erroldatuak eta bere arlo profesionaleko komenioak babestuak. Zerbitzu publiko komunitarioen sostenguarekin bat egitea inoiz baino garrantzitsuago den honetan, intrusismoarekin amaitzean arduratsu jokatzea derrigorrezkoa da.

Kalitatea eta hobetze iraunkorraren aldeko apustua egin dugu. Horregatik 2007tik gurean ISO9001 eta ISO14001 arauen araberako KALITATEAREN eta INGURUGIROAREKIKO gestio sistema orokorra ezarri dugu.

Gure bezeroen instalazioen jarraipen iraunkorra egiten dugu kalitate maila neurtu eta kontrolatzeko eta aurretiaz zuzendu ahal izateko ager daiteken edozein gertaera.

Era berean gure ingurugiroa zaintzearen beharraz jakitun gara, sakon garbitzea ingurua zaintzea da eta konpromezu hau betetzeko barne-araudia eta ingurugiroarekiko politika zehatzak ditugu finkatuak. Gure bitartekoak eta produktuak helburu eta baldintza hauekin aukeratzen ditugu.




Hemen Garbiketak facebook twitter

BILDUMA